Tel.: (+34) 943 534 307 sakona@sakona.es

Adimen lehiakorra funtsezko alderdia da enpresa baten estrategiarako. Adimen lehiakorreko prozesu batek zuzendariei edo erabakiak hartzen dituztenei laguntzen die, lehiakideen ekintzak neurtzen eta beren enpresen etorkizunerako estrategia egokiak prestatzen.

Prozesu hori eraginkorra eta baliotsua izan dadin, beharrezkoa da honako aldagai hauek kontuan hartzea adimen lehiakorreko prozesuan:

1. Lehen mailako ikerketa

Funtsezkoa da lehen eskuko azterketak eta egiaztapenak egitea, hau da, hornitzaileei, banatzaileei edo baita bezeroei ere galdetzea, zer asebetetze-maila duten jakiteko. Horrela uler daiteke erosleek nola jokatzen duten produktu eta zerbitzuekiko, eta ateratako datuekin marketin plana egin, eta bezeroen beharretara egokitu.

 

2. Lehiakideen webguneak

Zalantzarik gabe, erne egon behar da monitorizatu nahi dugun lehiakideen webguneei buruz. Webguneak mundurako leihoak dira, eta horiek monitorizatzeak; produktu, zerbitzu, beste erakunde batzuekin sortutako akordioak, ekitaldiak, prentsa-komunikatuak, merkatu berrietara hedatzearen eta abarren informazio asko eskuratzeko aukera emango du.

 

3. Premium datu-baseak

Ordainketako datu-base on bat edukitzea nahitaezkoa da beharrezko datu guztiak ateratzeko, informazioa doako beste bitarteko batzuen bidez mugatzen denean. Datu-base horien bidez, enpresen datuak, finantza-datuak, produktuak, prezioak, inbertsioak, berrikuntzak … jakin ahal izango dira. Adibidez, Kompass, Axesor.

 

4. Urteko txostenak

Txostenek fakturazioari, gastuei, irabaziei, langile kopuruari, historialari eta abarri buruzko informazioa eskaintzen dute. Informazio baliotsua da lehiakideen edo bezeroen egungo egoera ezagutzeko. Mota honetako tresnak web orrialdeak dira: Einforma

 

5. Sare Sozialak

Bezeroek merkatuetan dauden lehiakideei, produktuei edo zerbitzuei buruz zer esaten duten jakiten laguntzen dute plataforma hauek. Enpresek beren bezeroekin sare sozialetan dituzten elkarrizketak monitorizatuz, jakin daiteke zer pentsatzen dute produktu eta zerbitzuetaz… Eta bere burua konparatzea markaren estrategia egiteko.

Gainera, sare sozialek enpresak parte hartzen duen ekitaldi, produktu eta arrakasten berri izaten laguntzen dute.

 

6. Patenteen datu-basea

Lehiakideen patenteak, KPI kodeak eta funtsezko hitzak aztertzea, zer produktu garatzen ari diren edo zer asmo duten jakiteko, funtsezkoa da garatzaile gisa atzean ez geratzeko eta denbora ez inbertitzeko produktuen berrikuntzan lehiakide batek patentatu duenean, edo, are gehiago, produkturen batean zaharkituta geratzeko, lehiakide batek aurrea hartu diolako. Horretarako, funtsezkoa da patenteen azterketa on bat egitea, berrikuntzei dagokienez atzean ez geratzeko.

 

Adimen lehiakorreko prozesuak egiteko analisia

Sakonan gure bezeroen merkatuaren azterketa sakona egiten dugu, eta haientzat garrantzitsua den informazio guztia monitorizatzen dugu. Guk landutako adimen lehiakorreko estrategiari esker, gure bezeroek informazio zehatza, filtratua eta balio erantsia baino ez dute jasotzen, etorkizunari begira enpresari buruzko erabaki estrategikoak hartu ahal izateko.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *