Tel.: (+34) 943 534 307 sakona@sakona.es

Orain dela 25 urte hasi nintzen adimen lehiakorreko departamentu batean lana egiten eta adimen lehiakorreko softwareak ez zeudela gogoratzen naiz. Gure lehenego informazio-iturri nagusiak konpetentziaren merkataritza-katalogoak, paperezko aldizkari teknikoak eta sektorialak ziren. Informazioa boterearen baliokidea zen, zenbat eta artxibo eta paper gehiago hobe.

Progresiboki informazioa sarean hedatzen joan zen, eta lehen “balio altuko” sekretua zena, konpetenziaren produktu katalogoak, adibidez, webgunean argitaratzen hasi ziren, eta ez produktuak soilik, baita ere, enpresen berriak, egiten ari diren jarduerak, dokumentuak…

Enpresen informazioaz gain, aldizkari teknikoak, zintifikoak eta patenteetako datu-baseak hasi ziren online agertzen. Baina arazo txkia zegoen: Nola detektatu aldaketa guzti hauek webgune batean eta gainera esponentzialki hazten ari zirela?

Hasierako adimen lehiakorrerako softwarea

Hasiera batean garatu ziren website watcher bezalako erramintak edozein webguneko ataletan antzematen zituen aldaketak. Erraminta ahaltsu bat izaten jarraitzen du eta oraindik software egoki bat dauka aldaketak antzemateko webguneetako zona zehatz batzuetan non beste erraminta batzuk ez dute lortzen.

Baina benetan iraultza ekarri zuena irakurtzeko moduan eta berrien eta webguneko aldaketak segimendua eta kapturak egiteko modua, RRS-a teknologia izan zen. Honela, berriak jaso zitezkeen sistema hau integratuta zeukaten webguneetan. Eta RSS-ak ez zuten orrialdeak? RSS garapanarekin batera alertak sortzen zuten erramintak (Dapper, Feedity) merkaturatzen joan ziren, horrela RSS teknologia erabiltzen ez zuten webguneen informazioa jasotzen zen. Erramintak hauek irakurketa erraza baimentzen zuten, eta hori ez soilik, alertak konbinatzea, haiek iragaztea, estutzea, programatzea…

 

IKT teknologi berriak

Gaur egun IKT teknologia berriek informazioa era masiboan hartzea eta interrelazioak eta egituratutako datuak lortzea baimentzen dute. Gure ikuspuntutik, oraindik egokia da era jarraituan teknologia tradizionalekin era puntual eta masiboan lortutako datuekin lortutako datuak konbinatzea.

Adimen lehiakorreko sistema eraginkorra edukitzeko funtsezkoa da software egokia edukitzea prozesu osoa betetzen duena. Sakonan software bat eskura jartzen dugu gure bezeroen hurrengo ezaugarriekin:

  • Erraza, intuiziozkoa eta erabilera erraza: Sakonatik ulertzen dugu, funtzionaltasun ahaltsua izatea ez duela esan nahi erabilera konplexua izan behar duela.
  • Informazio-hartzea: Erabiltzen ditugun sistemak eta algoritmoak liderrak dira monitorizatzeko eta berrien irakurketak egiteko garian, hau da, informazio garrantsitzua momentuan jasotzen dela bermatzen dugu.
  • Informazioaren dibulgazioa: Albistegi-sistemek eta difusioak antolaketaren ezaguera areagotzea eta antolaketaren alderdi estrategikoetako pertsonentzako erkidea egitea baimentzen dute.
  • Akzioak eta proiektuak sortzea: Antolaketaren ezagueraren gehikuntzaz gain, adimen lehiakorreko softwareak akzioeta era jarraituko proiektuak bultzatzen ditu.

 

Lehiatzeko abantaila lortzeko adimen lehiakorrerako softwarea

Softwarea beharrezko erraminta izanik adimen lehiakorraren prozesua garatzeko garian, kontuan hartu behar da prozesu egitaratuekin batera joan behar dela erabakiak eta pertsonen parte-hartzea egokia izateko. Horrela, testu-inguruaren eta datuen interpretazioak lehiatzeko abantailan bihurtuko dira.

 

0 Comments