Tel.: (+34) 943 534 307 sakona@sakona.es

Gaur egun mundua globalizatuta aurkitzen da eta enpresaK galdetzen dira nola esportatu daitekeen arrakastarekin eta saioan porrot ez egin. Gaurko Postean erakutsiko dizuegu nola egiten den esportazio prebisio bat merkatu berrietan barneratzeko.

 

Esportazio-aurreikuspena nola egin?

Esportatzen duten enpresak eta oro har enpresa guztiek aurreikuspena edo iragarpen egokia egin behar izango lukete jakiteko zeintzuk izango diren beraien zenbakiak merkatu berrietan. Aurreikuspena enpresen arrakasta gakoetako bat da.

Oro har, iragarpen guztietan kontuan hartu behar da, eta gainera esportazioekin hasi baino lehen, kuantifikatu behar den akats gradua. Epe motzerako iragarpenak beti zehatzagoak izaten dira epe luezera baino.

Aurreikuspen edo iragarpen hauek egiteko merkatuan hainbat kalkulu erreminta, joeretako eta datu-serieak analisatzeko erremintak daude.

Kalkulu-erreminta ospetsuenetako batzuk huek dira:

      1. Excel: Kalkuluak egiteko, erabiltzaile-gehiengoa erabilitakoa, Office Microsoft-eko erreminta.
      2. SAS: Estatistika orokorreko pakete bat da.
      3. Minitab: Estatistika orokorreko paketea eta grafiko-analisia. (30 eguneko proba bertsioa).
      4. SPSS Statistics: Datu-kalkulurako erreminta ahaltsuenetako bat.
      5. R-Proyect: Kode irekiko kalkulu erreminta.

Merkatu berrietan esportatzeko aurreikuspen metodoak

Aurreikuspen-metodoak edo iragarpena bitan sailka daitezke, kualitatibo eta kuantitatibo.

  • Kualitatibo: Subjektiboak dira batez ere eta iritzietan eta guru-balioetan oinarritzen dira. Normalean erabiltzen dira daturik (produktu berririk) ez dugunean.
  • Kuantitatibo: Datu objektiboetan oinarritzen dira produktu bateko edo zerbitzuko joera analizatuz.
    • Datu-Serieak: Aldagaiaren portaera denboran zehar analizatzen da eta 4 faktore kontuan hartu behar ditugu:
      • Joera: Denborako goranzko edo beheranzko mugimendu iraunkorrak.
      • Urtarokotasuna: Urte bat baino gutxiagotan gertatzen diren aldaketa periodikoak.
      • Zikloak: Urtea baino gehiagoko denboraldietan gertatzen diren aldaketak.
      • Zoria: Epe motzean gertatzen diren mugimendu irregularrak.
    • Ustekabeko Erlazioa: Bi aldagairen arteko erlazioa analizatzen da.
    • Simulazioa: Errealitatearen modelo bat aurreikuspena egiteko eraikitzen da

que hacer para exportar

Esportatutako produktu baten merkatu dibertsifikazio perspektiba

 

Bukatzeko, esportatzeko, merkatuaren analisi on bat egin behar eta erremintak desberdinak erabili behar dira datuak ateratzeko edota kalifikatutako profesionaletara jotzea.

 

0 Comments