Tel.: (+34) 943 534 307 sakona@sakona.es

Gure lehen salmenta itxi dugunean Europar Batasunetik kanpoan dagoen merkatu batean, gure lehen galdera hau da:

 Espaniatik esportatzeko beharrezko dokumentuak zeintzuk dira?

Hasteko, azaldu behar dugu zer den dokumentu bat: erregistratutako eta edozein euskarri materialen gainean poduzitzen eta informazio guztia jasotzen duena da, eta erakundeak edo pertsona fisikoak, juridikoak, bere jardueren garapenean zehar parte hartzen duten publiko edo pribatuek mantenduta.

Nazioarteko merkataritzan, dokumentuek egungo, egiati, eskuragarri eta kontrastagarriak izan behar dute, erabakien oinarria direlako

Nazio eta nazioartekoak araudiek bere formatua, baliozkotzea, erabilera, prestazioa eta kudeaketa arautzen dituzte

 

 

Beharrezko dokumentuak doitzen dituzten nazioarteko araudiak

Erakunde desberdinek eta kanpo-merkataritza arautzen duten antolaketek nazioarteko araudiak ezartzen dituzte adibidez; Merkataritzako Munduko Erakundea, Merkatarien Bazkunde Internazionala, Aduanetako Munduko Erakundea, Munduko banketxea, FAO…

 

Enpresa batek behar dituen dokumentu sailkapena erakunde desberdinetarako:

 

Merkataritza-dokumentuak

Merkataritza-dokumentuak dira garraiolariak eta transitarioak behar dituztenak eta hauek azkeneko bezeroari hematen diote. Dokumentu hauek hurrengo ziurtagiriak eta dokumentazioa jasotzen dituzte:

    • Pro Forma Faktura: Behin-behineko dokumentua da eta bezoaroari informatzeko balio du; salmentaren prezioa esportatzailearena, pisua, fardela kopurua, garraioaren gastuak…
    • Merkataritza-faktura: Esportatzailearen salmenta prezioa eta behin betiko baldintzak jartzen dituen dokumentua da. Kasu batzuetan salmenta kontratua da eta kobratzeko modua agertzen da, dukumentu hau sinatuta joan behar da eta nazioarteko salerosketen arbitraje-klausulak agertu behar dira
    • Edukien Zerrenda (Packing List): Packing List merkataritza-fakturarekin batera doan dokumentua da, non garraiolariek esportazioaren fardel kopurua jasotzen duten. Merkantzien galera saihestea du helburu.
    • Jatorri-ziurtagiria: Merkantzia zein herrialdetatik datorren eta inportatzen duen herrialdeko administrazioak eskatzen duen agiria da. Merkataritza-ganberek igortzen dute.

 

Garraio-dokumentuak

Agiri hauek beharrezkoak dira Espainiatik esportatzeko, eta esportatzaileak eta garraiolariek egiten dituzte aduanetarako eta saltzen zaion bezerorako.

    • Bill of Lading: Itsas garraioko agiri bat da, eta saltzailearen eta eroslearen artean nazioarteko garraio-kontratu bat dagoela frogatzen duen froga da. Merkantzia ontziratzeko txartela dela esan dezakegu, eta bertan jasotzen dira helmugara bidaiatu ahal izateko beharrezkoak diren datu guztiak.
    • CMR: Errepideko garraio-gutuna, lurreko garraiorako agiria, eta Bill of Landing-en funtzio bera du.
    • CIM: Tren bidezko garraio-gutuna, kasu honetan CIM, merkantzia tren-konpainia batek garraiatu ahal izateko behar den dokumentua da.
    • AWB: Aireko ontziratze-agiria, merkantziak hegazkinez joan behar duenerako beharrezkoa den garraio-kontratua da.
    • Ontziratze Multimodalaren Ezagutza: Erregimen multimodaleko nazioarteko garraioa arautzeko erabiltzen da. Hau da, salgaiak garraiatzean datza, izaera bereko edo desberdineko ibilgailuak hurrenez hurren erabiliz.

 

Aduana-dokumentuak

Esportatzaileak egindako eta aduanek eskatutako dokumentuak dira:

    • Administrazio-agiri bakarra (Dua): Aduana-agintarien aurrean aurkezten den ezinbesteko dokumentua da, eta esportatu beharreko produktuari buruzko informazioa ematen du, zerga-aitorpena egiteko oinarri gisa.
      Balio-aitorpena (DV1): DUArekin batera doan dokumentua da, eta erosleak merkantziaren aduanan balioa kalkulatzeko eta dagozkion eskubideak aplikatzeko oinarri izango diren elementu guztiak adierazteko balio du.
    • Zirkulazio-ziurtagiria: EUR1, ATR: EBk akordioak dituen herrialdeekin emandako lehentasunezko jatorria justifikatzeko dokumentua da. Turkiarekin erabiltzen den agiria da ATR.

Ordainketen eta aseguruen agiriak

Esportatzaileak eta inportatzaileak bankuekin eta aseguru-konpainiekin batera behar dituzten dokumentuak dira, merkantzia aseguratuta joan dadin eta kobratu ezean babestu daitezen:

    • Dokumentu-kreditua irekitzeko agindua: Banku batek eskaintzen dituen bermeak dira merkantzia esportatzaileak emango duela eta inportatzaileak ordaindu egingo duela. Hiru funtzio betetzen ditu, bermea, ordainketa eta finantzaketa.
    • Garraio-aseguruen poliza: Dokumentu honen izenak adierazten duen bezala, garraiolariek merkantziari eragindako kalteak eta adostutako modalitatea estaltzen ditu.
    • Esportaziorako kreditu-asegurua: Esportatzaileak aurreikusi ezin dituen arriskuak, merkataritza-arriskuak, arrisku politikoak edo aparteko arriskuak estaltzen ditu.

Horiek dira Espaniatik esportatzeko beharrezko dokumentuak Europako Batasunetik kanpo salmenta bat egiteko orduan. Dena den, produktu motaren arabera, bestelako dokumentazioa eska daiteke, eta horri buruzko informazioa eman beharko litzateke.

0 Comments