Tel.: (+34) 943 534 307 sakona@sakona.es

Eremu antolatzailearen proiektuari ekiteko orduan beharrezkoa da oinarri batzuk eta egitura sendo bat eraikitzea, sistema antolatzaileak, fluxu dokumentalak eta enpresaren ezauagarriekin eta bere textuinguruarekin baimentzen duten prozesuak diseinatzea ere beharrezkoa da, gainera enpresaren hazkunde-estrategia eta merkatuan sendotzeko estrategia kontuan hartu behar da. Ondoren azalduko dugu antolakutzaren garapenaren faktoreak.

Egitura hau eraikitzeko, ondo ikasi behar da enpresaren oinarria, eta baita ere merkatuan eskaintzen den produktua edo/eta zerbitzua. Binomio honen egonkortasuna kontuan hartu behar da, sendotutako eskaintza egonkorra bada edo aitzitik aldaketa nabarmenak jasaten baditu edota enpresa bat azpikontratatuta bada eta bere prozesuetan eta produktuetan errepikazio baxuakin.

 

Antolakuntza garapenaren faktoreak analizatzea

Hasiera batean komeni da fabrikatutako piezen arteko erlazioa eta pieza hauek prozesatzen diren makinak diagonalizazio-prozesuen bitartez analizatzea. Honela produktu-prozesuen matrize bat dugu. Matrize honekin interakzio desberdinak egiten dira piezak produktu-familia osatuz kidetasun batekin aurkitzen saiatu arte.

Pieza-familia honen barruan ingurune emankorrak sortzeko aukera zehaztea helburua da edo lan zelulak, beharrezkoa diren operazio multzoa prozesatzeko eta pieza egin ahal izateko. Hau da, helburua da piezen mugimendu posible txikienean bukatu ahal daitezela lan-giro autonomoak sortzea lan zeluletan. Zelula hauek lan egiten duten pertsonen arteko lotura sortzen dute eta lortutako produktuetan. Normalean oso gomendarria izaten da adierazle motibatzaileak diseinatzea pertsona hauentzat.

Fabrikatutako produktuen sakabanaketa handia duten enpresek eta egonkortasun eta errepikakortasun txikia duten enpresek ez dute laneko zelulek suposatzen abantaila ekartze banaketa tipo funtzionalari dagokionez

 

Antolakuntza garapenaren lehen faktorea, fabrikaren banaketa

Edonola ere, egin beharreko lehen azterketa fabrika banaketa egokiena aurkitzea da, banaketa horrek enpresako gainerako antolakuntzako alderdiak baldintzatzen dituelako.

Instalazioan banaketa nola egin erabaki aurretik, ezinbestekoa da manufakturen uneko egoera eta etorkizuneko bilakaera probablea aztertzea. Enpresa batek, adibidez, laneko ildoen bidezko banaketa egitea erabaki dezake, baina oso garbi izan behar du bere etorkizuneko aurreikuspenak, bestela produkzio-fluxuak eta merkatuak emandako produktuak hipotekatu ahal izango dituelako.

Gaur egungo joerak produktu espezifikoei eskainitako lan inguruneak sortzea da, baina malgutasun maila handiarekin egin behar da merkatuen eboluzioa gero eta handiagoa delako produktu pertsonalizatuak eta ezberdinak sortzea.

Sakonatik konpainiaren produktuak eta prozesuak sakonki aztertzen ditugu eta, horrenbestez, bilakaera posiblea baloratzen dugu eta, kasu bakoitzean, irtenbide egokienak proposatzen ditugu.

0 Comments